Antihidrogeno

Fisikan, antihidrogenoa hidrogeno ohikoaren baliokidea den antimateriako atomo bat da. Antiprotoi eta positroi batez osatuta dago, beraz hidrogenoaren propietate berak ditu, baina alderantzisko karga elektrikoekin.

Honen ikur kimikoa H da, H honek makroi bat darama bere gainean (marra modukoa).

Hidrogeno atomo batekin kontaktuan jartzerakoan suntsitzen da, beraz ezegonkorrak dira haien artean. Deskonposatzerakoan argi-fotoiak produzitzen dira. Honi buruz idatzi zuen zientzialaria Robert L. Forward izan zen, Mirror Matter Newsletter aldizkari zientifikoan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search